blogak

Bai Euskarari bloga

Datozen urteetarako erronka zehaztu dugu Plan Estrategikoan: lan munduan euskaraz eroso aritzeko eragitea

Bai Euskarari Elkartean datozen urteotarako plan estrategikoa landu dugu, lantaldea, zuzendaritza eta elkarteko beste zenbait eragileren parte-hartzearekin. 2023-2025 eperako helburuak, erronkak eta proiektuak zehaztu ditugu, xede nagusi bat buru dugula:

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea.

  • Bai Euskarari Elkartean espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinesten dugulako.

  • Konexioak bultzatzen ditugu eragileen artean, enpresa eta profesionalen interesekoak diren gaiak euskaraz eskainiz.

  • Euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskaintzen ditugu lan mundua osatzen duten aktore guztiei zuzenduta.

Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta lan munduan euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara eskura jartzen.

Proiektu propioak sortu ditugu (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak...), elkarlanean aritzen gara beste zenbaitetan (Lazarraga Sariak, Euspot Lehiaketa, Beterri-Saretuz, etab.) eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasiak gara (Arabako Enpresen Foroa, Euskara Langai, etab.).

Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi gara, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten jarraitzeko konpromisoa dugu eta, gainera, hori dena guretzat garrantzi handikoak diren balioak aintzat hartuta: gertutasuna, elkarlana, ausardia eta eraginkortasuna.

Deskargatu elkartearen infografia pdf formatuan.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07