blogak

Bai Euskarari bloga

COVID-19: merkatari eta ostalarientzako kartelak

Azken asteotan koronabirusarekin lotuta eguneroko bihurtu zaizkigu zenbait esamolde, batez ere saltokietan eta ostalaritzako guneetan erabiltzeko. Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz zenbait esamolde bildu eta kartel edo errotuluak sortu ditugu, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak.
 
 
Kartel bakoitzak hiru bertsio ditu: euskara, euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa.
 
Bergoi Madernaz lankideak kontatzen dizue bideo honetan:
 
 
 
Zuen saltokian hemen agertzen ez den esaldi ohikoren bat erabiltzen baduzue edo ez badakizue nola esan euskaraz, partekatu, mesedez, gurekin info@baieuskarari.eus helbidera idatzita.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07