blogak

Bai Euskarari bloga

Bai Euskarari Ziurtagiria, Gasteizko kirol arloko deialdietan baliagarri

Gasteizko Udalaren kirol esparruko diru-laguntzak esleitzeko orduan, 20 puntu eskuratuko dituzte entitateek Euskara ziurtagiriren bat baldin badute. Behean duzuen argazkian, adibidez, berriki argitaratutako diru-laguntzen deialdiaren zatia duzue:

Bai Euskarari ziurtagiria euskara erabiltzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. 

Ziurtagiria eskuratze-prozesuan elkarteko aholkulariek laguntzen dute metodologia erraz baten bidez. 

Zure erakundearen euskara-egoera zein den jakin nahi izanez gero, auto-diagnostikoa egin dezakezu eta euskara-maila zehatza jakiteko eta hobetzen laguntzeko zurekin harremanetan jarriko dira Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07