blogak

Bai Euskarari bloga

Azaroaren 15ean banatuko dira Lazarraga Sariak

  • Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea da Lazarraga Sarien helburu nagusia. 
  • Proposamenak jasotzeko epea amaituta, azaroaren 15ean Artiumen egingo den ekitaldian ezagutaraziko dira saridunak.
  • Ekitaldira bertaratzeko, galdetegi honen bidez egin behar da izen-ematea: http://bit.ly/LazarragaSariak

Urriaren 18an itxi zen hautagaiak aurkezteko epea. Lan mundua eta euskararekin zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatu ziren haien kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera.

Hautagaiak aurkeztuta, epaimahaiaren lana da orain Lazarraga Sariak zeintzuk jasoko dituzten erabakitzea. Epaimahaia LANABES Araban euskara lanean ekimeneko kideek osatuko dute. Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko Konderrian euskarak eremu sozioekonomikoan duen presentzian eragin eta handitzearen alde egindako lana baloratuko dute.

Bost saritu

2018ko sariketan bost sari dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartuko dira kontutan:

  • Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
  • Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontuan hartuko dira, hala nola:

  • Euskaraz lan egiteko baliabideak.
  • Kontratazioak.
  • Barne agiriak.
  • Kanpo komunikazioa.
  • Hizkuntza paisaia.
  • Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
  • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
  • Formazioa euskaraz eskaintzea.
  • Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
  • Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.
  • Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 15ean izango da, 19:30ean, Artium museoan.

Aurreko urteetako saridunak

2016: Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardín.
2014: Besa upategia, Electra Vitoria, Oreka IT, Agirre Lekue botika eta Aner Garmendia (Egamaster).
2012: Abel Enbeita, Cuadrabus, Gometegui, Assa Ikastola eta Villa Lucía.
2010: Kepa Mendia, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Skunk Funk eta Launa Upategia.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07