blogak

Azkue Fundazioaren Egunkaria

Software libreari buruzko zalantzak argitzeko euskarazko zerbitzua abiatu du Librezalek

librezale

Librezale elkarteak software librearen inguruko dudak eta galderak argitzeko euskarazko zerbitzua abiatu du.  Librezalek sare sozialetan jakinarazi duenez, “software librean jakin-mina baduzu edo zalantzak badituzu bere erabileran, hauek argitzeko gela euskalduna ireki dugu”. #SoftwareLibreZalantzak. Informazio gehiago: https://t.me/SoftwareLibreZalantzak / “Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen egitura finkorik gabeko lantalde irekia da. Izan libre, izan euskaldun!”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07