blogak

Axala, zentzumenak zorrozten

Zuekin eta zuen ingurukoekin

Gehiago entzun beharko genituzke biolentzia jasan duten emakumeen ahotsak baita haien ingurukoenak ere, alaba-semeak, gurasoak, lagunak… Gertuko entzunaldiak, zintzoak, epaiketetan eta konparazioetan erori gabe, osotasunean pertsona kontutan hartzen dutenak.

Egote hori  konplexua da testuinguruak konplexuak diren bezala baina, ikusmira zabal hori eduki ezean, zaila egingo zaigu ditugun zauri pertsonal eta kolektibo horiek sendatzeko bidea modu osasuntsu batean bizitzea.

Biolentzia matxista sufritzen/sufritu duten emakumeak begiratzeko garaian, oso gutxitan hartzen dugu kontutan testuinguru afektiboan edo familiarrean ematen diren zapalkuntza  gehigarriak. Adibidez, emakumearen ardurapean dagoen familia (alaba-semeak, guraso helduak…) emakumearekin batera egoera ahulenean dagoen beste kolektiboa da. Pertsona horiek ere jasaten dituzte, modu batera edo bestera, kolpeak. Haur ugarik biolentzia psikologikoa, fisikoa, sexuala jasaten dute eta gauza bera gurasoen, ahizpa-neben edo lagunen kasuan. Eremu honetan, beste batzuetan bezala, gutxiegi sentitzen/pentsatzen/egiten dugula iruditzen zait eta haurren kasuan gainera, hauskortasunak eta baliabide faltak suntsitzaileak dira. Alarma gorriak hasieratik pizturik dirau.

2018an gai hau landu genuen “Haur galdua” marrazki bizidunen sorkuntzarekin (ikus “Genero indarkeria eta haurren sufrimendua”). Oiartzungo ahozkotasunetik kondaira bat erreskatatu eta haurrekin lanketa bat bizitu genuen zeinean, emakumeen kontrako biolentziak haurrengan duen eragina ukitzeko aukera eduki genuen.

[vimeo]https://vimeo.com/258652357[/vimeo]

Egoerak irauli eta bide berriak zabaltzeko garaian elkartasuna, babesa eta egotea uste baina garrantzitsuagoak dira. Herrikide bezala, eta ezeri itxoin gabe, badugu zer egin.

 

Zuengatik zuekin eta maite duzuen ingurukoekin…

 

*Ingurukoekin gai hauei buruz hitz egitera animatzen zaituztet, haurrekin ere noski. Bereziki azken hauen proposamenak gure imajinario hertsiak zabaltzeko gai dira eta. Guraso, izeba-osaba, lagun…hanka sartzeko beldurrari mingaina atera.

The post Zuekin eta zuen ingurukoekin appeared first on Axala.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07