blogak

Axala, zentzumenak zorrozten

Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Botereak beldurtuta nahi gaitu, begirada zabaldu gabe, parametro estatikoetan harrapatuta. Baina bizitza jarioa da, eta egunerokotasunean sortu ditzakegun erlazio, mugimendu eta bizipenetatik aurre egin diezaiokegu.

Ilusionismo soziala egiteko modu bat da. Bere bizkarrezurra “eguneroko bizitzako espazio eta denboretan gertatzen diren bitartekotza sozial desiragarrien sorkuntza eta dinamizazioa” dira, jendearekin eta jendearengandik abiatuta.

Oso indartsua iruditzen zait ilusionista sozialek erabiltzen duten “posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenera”. Ezinezkoaren itxaropen horrek mugimendua sortarazten du, onartzen dugunaren irudi estatiko eta kontrolatu hori urratzeko aukera.

Urriak 23tik 25a bitarte Ilusionista Sozialen Mintegiko III Nazioarteko Jardunaldiak izango ditugu Donostian. Bertan jakintza desberdinak elkarlotuko dira baita sentitu/pentsatu/ekiteko moduak… autonomia; boterea eskola eta ingurunea; pedagogia libertarioak; eskola zentripetoa;…

Hemen daukazue jardunaldiari buruzko informazio interesgarria bai eta parte hartzaileei buruzkoa.

Urriak 23ean autonomia Cornelius Castoriadisen pentsamenduaren inguruan jardungo dira.

Cornelius Castoriadisek maxima hau hartzen du abiapuntu gisa: “Autonomia ezin da irakatsi eta autonomia lantzeko autonomo izateko nahia izatea ezinbestekoa da”. Baina, posible ote da autonomiaren garapena instituzio akademikoaren barruan? Rafael Mirandak eta Emiliano Aldeganik burutuko dituzte hitzaldiak.

 

Urriak 24ak aldiz boterea, eskola eta ingurua izango ditu ardatz.

Bertan egongo gara botere harremanen iraultzea ardatz duen HAZIAK proiektuarekin Nekane Martiarena eta biok,  pedagogia libertarioarekin Ani Perez eta Ainhoa Ezeiza eskola zentripetuan norabide anitzeko komunikazioa landuko dugu. Saio honetan galdera hau egingo diegu gure buruei “Posible ote da Boterearen atzaparretatik eskapu egitea eskolan gaudelarik?”

 

Urriak 25ean ahozko historioek hartuko dute indarra Javier Encina eta Emiliano Urteagaren eskutik.

Antolatzaileen hitzetan “ahozko historietan, ez dira heroiak edo pertsona eredugarriak bilatzen (bizitza-historietan gertatzen den moduan), historia jendeak bere egunerokotasunean eraikitzen duen zerbait dela planteatzen dugu, hor ikusten dugulako eraldaketarako potentzialidade handi bat.”

 

Zabala eta bizia da jardunaldiaren edukia baita formatua ere. Gurekin batera jakintzak elkartrukatzeko, elkarrengandik ikasteko eta eraikuntza berriak sortzeko gonbitea luzatu nahi dizuet. Jardunaldietan izena eman nahi baduzue egin klik hemen.

 

Ilusionismo sozialari buruzko azalpenak leku hauen irakurketetatik jaso dira:

  • Ilusionista Sozialen Mintegiaren webgunea
  • Liburua: “Eguneko bizitzaren autogestioa. Partaidetza ereduetatik eraikitze kolektibora. Kultura herrikoiak, ilusionismo soziala eta jabe-gabetzea”. Koordinatzaileak: Javier Encina, Ainhoa Exeiza, Lide Salbarredi, Irati Guridi. Donostia/Sevilla. ISBN; 978-84-15602-12-5

Jardunaldiari buruzko informazioa hemendik atera da:

The post Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak appeared first on Axala.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07