blogak

Axala, zentzumenak zorrozten

Ez zen sua izan

Sentitu dezakegu haur eta emakumeen gorputzen erabilpena, errefuserako objektu gisa pertsonen etiketatze faxista, kontrolerako mekanismoen gordinkeria bortitza…  airean daudela.

Martxoaren 8an, Guatemalako Estatuaren eta botere judizialaren utzikerien ondorioz, 40 emakume erail zituzten Hogar Seguro Virgen de la Asunción-en, eta beste hainbat  emakume egoera oso larrian daude. Iduvina Hernandezek Plaza Publican publikatutako Un hogar de muerte segura artikuluan gogorarazten digu hilkutxa horretara eramaten zituztela tratu txarrak, esplotazio sexuala, adopzio irregularrak… pairatu izan dituzten 0tik 18 urtera bitarteko haur eta nerabeak.

Gune honetan haurren salaketa ugari egon dira. Izan ere, bortxaketak eta mota guztietako tratu txarrak eguneroko ogia ziren. Momentu batez pentsatu ezazue zer pairatu behar izan duten haur guzti horiek bertatik ateratzeko aukerarik izan ez, haien borreroekin bizi eta salaketa jartzeko. David López Vicente-ren El refugio del que los niños huyen erreportajean bertan gertatutakoaren eta haurren ihesaldien berri eman zuen. Bereziki indartsuak dira erreportajean agertzen den testua eta irudia.

Refugio malévolo. Irudia: Dénnys Mejía (Plaza Pública)

Refugio malévolo. Irudia: Dénnys Mejía (Plaza Pública)

Hainbestetan pairatu, hainbestetan salatu, hainbestetan zaintzapean zegoen gobernu eta justiziaren erantzunik eza… Martxoaren 7an ihesaldi masiboa burutu zen Hogar Seguro Virgen de la Asunción-en, poliziek gehienak atzeman eta berriz ere iheserako gunera eraman zituzten. Martxoaren 8an hainbat emakumek protesta berezia egin eta bertako langileek horietako 51 giltzapetu zituzten; komunera joateko aukerarik gabe, jakirik gabe…. Gelak su hartu zuen eta ez zieten ireki atea.

Hogar Seguro Virgen de la Asunción gunean zeuden borreroen eta Guatemalako justizia zein estatu patriarkalaren utzikeria maltzurraren eskutik, momentuz 11tik 18 urtera bitarteko 40 emakume hil dira. Egoerarekin bukatu nahi zuten, haurrak ziren, bizi nahi zuten, jolastu nahi zuten; emakumeak ziren eta erail dituzte.

Bideo honetan, Red de Sanadoras Ancestrales-eko kolektiboaren protesta ekintza daukazue.

Guatemala. No fue el fuego, fue el femicio estatal adierazpenak Iximulew-etik datoz.

Guatemalan burututako protesta. Irudia: Kaos en la red

Guatemalan burututako protesta. Irudia: Kaos en la red

Hau haur emakumeen matxinada bat izan da. Berriro emakumeak lur azpian; haien bizitzarekin ordaindu zuten kolektibo guztiaren aldarria kalera atera izana; lortu dute gune beldurgarri horretan aldaketak bideratzea eta pairatzen zuten egoera zabaltzea; beren bizitzarekin ordainarazi diete.

Patriarkatuak bortizki kolpatzen gaitu, guk erantzun eta orainak ereiten jarraituko dugu.

 

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07