blogak

Axala, zentzumenak zorrozten

Ekintza bilakatzen diren presentziak

Gaur ere martxoaren 8a da. Duela 6 hilabete, Guatemalan 43 emakumeri bizitza lapurtu zioten. Eta ez, ez zen sua izan, Guatemalako Estatuaren eta botere judizialaren utzikerien ondorioz, erail egin zituzten.

Atzo ere martxoaren 8a izan zen. Eta Guatemalako ahizpek egindako deialdiarekin egin genuen bat; zenbatezinak bizitzeko beraien borrokarekin bat egin genuen.

Salvadoreko Kris kidearekin sortutako maiar aldarea (Orereta) – 2017ko martxoaren 21eko elkarretaratzean

Erdiko harria lurra da, Mesoamerikako emakumeen gorputzen borroken isla. Inguruko harritxoak, aldiz, eskubideen alde emakume guztiok barruan eramaten dugun borroka. Bukaeran dauden harriek badoazen emakumeak irudikatzen dituzte. Loreak naturaren adierazle dira, edozer gauza gertatuta ere aurrera jarraitzen duen bizitzarena. Koloreak lau elementuen adierazle dira. Elementuak espiralaren barruan kokaturik daude, energiaren jarioa guztiongandik pasatzeko eta, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan dago egina, sistemaren aurka gaudelako, errebeldeak garelako.

Hurrengo segundoa ere bada martxoaren 8a eta elkarretaratzea ondoren Lorena Cabnal-en (Guatemalako feminista komunitarioa) hitz hauek jaso genituen.

Bihar ere martxoaren 8a izango da, eta atzo egindako argazkia ekartzen dut gaur gune honetara; Oreretako baserrian Guatemalako gertakariei buruz hitz egin ondoren sortutako ehuntzea konpartitzeko. Zenbatezinak sentitu ginen. Hau ez da oroitzapena, hau ekintza bilakatutako presentzia da.

Zenbaezinak (arg. Axala)

Lorenaren elkarrizketa batekin uzten zaituztet.

Click here to view the embedded video.

Elkarrizketaren bigarren zatia zinez interesgarria da ere.

 

Gaur ere urteko edozein eguna da. Gaur ere ingurua bizitzen jarraituko dugu. Gaur ere elkarrekin ekarpenak partekatzen jarraituko dugu. Hau ez da oroitzapena hau presentzia da, sentitu/pentsatu/ekin kolektibo anitzen adierazlea, iraultza askoren presentzia… Ez ez zua izan!

 

 

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07