blogak

Auzia euskaraz

Urtarriletik aurrera Espainiak automatikoki trukatuko du zerga-informazioa beste herrialde batzuekin

2018-01-04 Auzia Euskaraz!




Herrialde batzuek, tartean Espainiak, konpromisoa hartu dute 2018tik aurrera zerga-informazioa automatikoki trukatzeko, prozesua azkartze aldera. Akordioa 2016koa da eta zerga gaietarako Elkarren Laguntza Administratiborako Hitzarmen Aldeaniztunaren xedapenetan du oinarria. Helburua da txosten fiskalak herrialdez herrialde trukatu ahal izatea, aldebiko akordioak sinatzen egon beharrik gabe.

Espainiak iaz sinatu zuen  aipatutako akordioa Parisen, beste 30 estaturekin batera, eta horrek ahalbidetuko du ezagutzea zenbat ordaintzen duten multinazionalek herrialde bakoitzean. Izan ere, multinazionalak behartuta daude txostenak herrialdeka aurkeztera, jarduera duten estatuetan ordaintzen dituzten zergak modu bereizian emanda.

Herrialdekako informazio trukea Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen BEPS (Base Erosion and Profit Shifting) akzio planaren barruan dago, eta honako hauen aurka borrokatzea du xede: zerga-oinarrien jaitsiera, zerga-plangintza erasokorra eta enpresen irabazien transferentzia artifiziala.

Erregelamenduaren arabera, Espainian egoitza duten multinazionalak, 750 milioi baino gehiagoko negozio-zifra eta talde batean nagusi izaera baldin badute, behartuta daude 2016tik aurrera ordaintzen dituzten zergak modu horretan aurkeztera, baita informazio trukaketa automatikorako akordioa ez dagoen herrialdeetan egoitza duten enpresen filialak ere.

Iturria: informativojuridico.com

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07