blogak

Auzia euskaraz

Langile autonomoen eskubide berriak

2017-10-31 Auzia Euskaraz!



Urriaren 25ean argitaratu zen BOEn 6/2017 Legea, Langile Autonomoen Premiazko Erreformei buruzkoa (Autonomoen Lege berria), estatuko legeria eguneratu eta Europako beste arauetara parekatzea xede duena.

Egun berean sartu zen indarrean legea, eta autonomoentzako berrikuntza garrantzitsuak dakartza. Hona hemen aldaketa nabarmenenak:

  • 6 hilabetetik 12ra luzatzea “Tarifa finkoa”ren iraupena, eta, norbere konturako jarduerari berriz ekiten diotenentzat, 5 urtetik 2 urtera murriztea aurrez Gizarte Segurantzaren sisteman altan ez egotearen baldintza.
  • Erdira murrizten da kuoten ordainketa atzeratzeak eragindako errekargua, beti ere, epea amaitu eta hurrengo hilabetean egiten bada ordainketa.
  • Jarduera-aniztasun kasuetan, gehiegizko kotizazioa badago, itzulketa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ofizioz egingo du.
  • Langile autonomoek kotizazio oinarriak urtean lautan aldatu ahalko dituzte.
  • Urte natural bakoitzean, 3 alta eta 3 baja eman ahalko dira LAABen (langile autonomoen araubide berezi), eta hilabete osoetan eragin beharrean, jardueraren hasiera eta  amaiera unea hartuko dira aintzat.
  • Erretiro pentsioaren eta lan autonomoaren arteko bateragarritasuna.
  • Gizarte Segurantzaren enpresa kuotaren %100eko hobari berria 12 hilabetez, senideak kontratatzeagatik, kontratuak mugagabeak direnean.
  • Ardurapean haurrak dituztenek autonomoen kuoten %100eko hobaria, gertakari arruntetatik eratorria, eskatu ahalko dute haurrak 12 urte bete arte (lehen, haurrak 7 urte betetzean aukera galtzen zuten) gehienez 12 hilabetez.
  • Hobari berria norbere konturako jarduerari 2 urteko epean berriz ekiten diotenentzat, jarduera etetearen arrazoia  honako hauetakoren bat baldin bada: amatasuna, adopzioa, edo zaintza (helburua adopzioa, harrera edo tutoretza denean).
  • Lan istriputzat jotzen dira “in itinere” gertatzen diren istripuak.
  • PFEZ Legean hainbat aldaketa ekarriko ditu Autonomoen Lege berriak; 2018ko urtarrilaren 1ean sartuko dira horiek indarrean.
  • Hornikuntza gastuetan (ura, gasa, elektrizitatea…) kenkaria norbere bizilekua jarduera profesionalerako erabiltzen denean, erabilera profesionalerako espazioaren proportzioan arabera.

 Jatorrizko albistea: Expansión

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07