blogak

Auzia euskaraz

Justizia Administrazioko lan-kontratudun langileen eta langile transferituen euskara-ikastaroen deialdi orokorra 2019/2020 argitaratu da

2019-05-16 Auzia Euskaraz!

Justizia Administrazioko lan-kontratudun langileen eta langile transferituen euskara-ikastaroen 2019/2020 deialdi orokorra.


Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten Justizia Administrazioko funtzionarioentzat
prestatu den euskalduntze- eta alfabetatze-programaren helburua euskarazko hizkuntzagaikuntza
sustatzea eta bultzatzea da. Programa horren barruan, Lan eta Justizia Saileko
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak honako eskaintza egingo du 2019/2020
ikasturterako, hizkuntza-normalkuntzari buruzko 174/2010 Dekretuari jarraiki.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten Justizia Administrazioko lan-kontratudun
langileentzat prestatu den euskalduntze- eta alfabetatze-programaren helburua euskarazko
hizkuntza-gaikuntza sustatzea eta bultzatzea da.

Deialdi orokor hauek 2019/2020 ikasturte osoa hartuko dute. Azaroan deialdi osagarri bat
egingo da, batez ere deialdi orokor honetan izena eman ezin izan dutenentzat, beti ere
aurrekontu aurreikuspenen arabera.


Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 24an, egun hori barne, amaituko da.

Informazio guztia ikusteko Justizia.eus-eko intranetera jo dezakezu (justiziako sarean ikusgai).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07