blogak

Auzia euskaraz

“discriminación indirecta por razón de sexo” euskaraz, nola?

 “discriminación indirecta por razón de sexo” euskaraz, nola?

discriminación indirecta por razón de sexo > sexuagatiko zeharkako diskriminazio

 

Modu honetan ere eman daiteke:

·      sexuan oinarritutako zeharkako diskriminazio

 

DEFINIZIOA

Honela definitzen du 2020ko Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegiak:

·      Itxuraz neutroa den neurri edo egintza juridiko, irizpide edo jokabide batek sexu bereko multzo aski handi bati kalteak eragitea, salbu eta neurri, irizpide edo jokabide hori egokia eta beharrezkoa bada eta sexuarekin loturik ez dauden irizpide objektiboen bidez justifika badaiteke.

ITURRIA: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

Bestalde, 3/2007 Lege Organikoak, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoak, emandako definizioaren arabera, hauxe da sexuagatiko zeharkako diskriminazioa:

·      Itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo eginera batek sexu jakin bateko pertsonentzat desabantaila jakin bat ekartzea beste sexuko pertsonei begira, non xedapen, irizpide edo eginera horiek modu objektiboan justifikatzen ez diren, xede legitimo batekin, betiere, xede horiek lortzeko bideak beharrezkoak eta egokiak izanda.

 

ITURRIAK

·         Euskalterm

·         EMAKUNDE

·         Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak

·         Epaibar

 

Pilula guztiak ikusi


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07