"cuestión incidental” euskaraz, nola?
Cuestión incidental > arazo intzidental
Horrela definitu zen 2012ko Administrazioarekiko Auziak Hiztegian:
Auzi nagusiari erantsita eta hertsiki lotuta planteatzen den administrazioarekiko arazoa. Auzi nagusiarekin batera ebazten da, hartarako beste prozedurarik hasteko beharrik gabe.
ADIBIDE BATZUK
- “En el procedimiento ordinario no se admitirá el planteamiento de ninguna cuestión incidental una vez iniciado el juicio, y en el verbal, una vez admitida la prueba propuesta” > “Prozedura arruntean, behin judizioa hasita, ez da onartuko inolako arazo intzidentalik planteatzea, eta, hitzezkoan, behin froga proposatua onartuta”
- “Dése traslado de copia del escrito en el que se promueve la cuestión incidental y de la documentación aportada a las otras partes y demás interesados” > “Helaraz bekizkie arazo intzidentala sustatzeko idazkiaren kopia eta dokumentuak beste alderdiei eta interesdunei”
- “Cuando el Tribunal deba resolver alguna cuestión incidental que no pueda decidir en el acto” > “Auzitegiak ekitaldian bertan erabaki ezin duen arazo intzidentalen bat ebatzi behar duenean”
ITURRIA Pilula guztiak ikusi