blogak

Auzia euskaraz


Euskadiko operadore juridikoei prestakuntza emateko, IVAP eta BJKN lankidetzan




Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, BJKN-k, eta Herri Administrazioaren Euskal Erakundeak, IVAPek, prestakuntza-arloan 2017ko maiatzaren 25ean sinatu zuten hitzarmena luzatzea onetsi du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak martxoan. Bi erakundeek uste dute hertsiki lankidetzan jarduteak onurak ematen dizkiela, prestakuntza-arloan esleituta dituzten funtzioak betetzeko. 

Horrela, 2018ko abenduaren 31ra arte, BJKN-k eta IVAPek konpromisoa hartzen dute Euskadiko karrera judizialeko kideei eta euskal administrazio publikoetako langileei zuzendutako zikloak, ikastaroak, mintegiak, hizketaldiak eta mahai-inguruak garatzen eta antolatzen jarraitzeko. Adostutakoaren arabera, aldeetako bakoitzak jarraitu beharko du programatzeko aurreikusita izan dituen prestakuntza-jardueren berri ematen, sasoiz, beste aldeari parte hartzen duen ala ez erabakitzeko aukera emateko.

Era berean, segimendu-batzordeak jarraituko du bi erakundeak koordinatzen. Alde sinatzaile bakoitzeko bi ordezkarik eratzen duten batzordeak - BJKN eta IVAP- kontrolatu eta ebaluatu egiten ditu egin beharreko jarduerak

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07