blogak

Arinduz

Zubiak

zubiakLubakietatik saltoka dabiltza pertsona batzuk, deitu “outsider“, deitu ahuntz, deitu zubigile. Bakearen bila akaso. “Guztion Alardea” taldeak elkarrizketa eskatu dute Hondarribiko gatazka konpontzeko. “Sit and talk” alegia. 

Errenterian, bestela, eredugarria da Julen Mendoza alkatearen urteetan egindako lan aitzindaria. Leku hobeagorik nekez topatu zitekeen Jon Sistiaga eta Alfonso Cortés-Cavanillas-ek egindako dokumentala aurkezteko aste honetan. Zubi guztiek arrakalak eduki ditzakete, dokuaren pasarte batean irudikatu duten moduan. Baina pertsonak alde batetik bestera igarotzeko balio duten bitartean, ongi etorriak.

Lan honen protagonista nagusiak Maixabel Lasa eta Ibon Etxezarreta dira. Ibonek parte hartu zuen Juan Mari Jauregiren aurkako atentatuan, kartzelan dago Langraitzen. Biktima eta borreroen arteko topaketen partaideak izan ziren, “encuentros restaurativos” izenekoak. Damua eta barkamena hitz higatuak dira, konnotazio ez hain positiboak ditu eta saihesten saiatzen gara. Maixabelek dokumentalean beste modu batean adierazten du: bigarren aukera bat eman.

Elkarbizitza eta sasoi berrien inguruan, zoragarria iruditu zait Samara Velteren aitorpena “Berria”-n:

“Nik defendatuko dut Senper pertsonaiak euskal politikara ekarri duen irekiera: gutako askori lehenbiziko aldiz otu zaigu PPko guap(o)ekin oheratzeko aukera. Garai berriek horretarako ez badute balio, nahiko garai berri eskasak iruditzen zaizkit”.

Datorren hilabetean SB aurkeztuko dugu azkenean leku sinboliko horietako batean, eta solasaldian bi outsider-ahuntz-zubigile edukiko ditugu atsegin handiz.

 

Postdata: “Biolentziaren artea” (Xabier Amuriza)

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07