blogak

Arinduz

Uhinez uhin

Zarautz Olatuak Barnealdeko itsaso batean hasi da azken 10 egun hauetako ibilbide eder hau, olaturik gabeko Urkulun. Urtegiaren inguruan, herrietako kanposantu ahaztuak ditugu, lur gainean dagenak eta akaso urperatuta daudenak. Aretxabaletako hilerria  bestela, Gipuzkoako zazpi ederrenen artean sartu dituzte, leiho erromaniko bitxia dela-eta, Apotzagako kanposantu zirkularrarekin batera. Herriko plaza nagusian, eguna ondo amaitzeko, arimadun hitzaldi horietako bat ikus-entzuteko (eta sentitzeko) plazerra eduki nuen, “Hileta zibilak eta dolua” izenburuarekin eta Eider Otxoa bidelagunak eta Beñat Zubizarreta txelojoleak eskainia. Sortu zen magia horretatik, “Amama” (Asier Altuna) pelikularen pasarte horretara iritsi ginen, hileta zibilzarena, Mursegok txeloa jotzen duena.

Maiatzaren 7a.

Barnealdetik jarraituz iparralderuntz, kostaldetik gertu dagoeneko, Santa Engraziako baselizaraino ere iritsi ginen, inguruko haran sakonak, mendi ezagunak eta itsasoa bera ikusiz. Aizarna. Maiatzaren 10a. Joxe Arregi. Heriotzaren kanala eta erditzearena. Basiren testua. Beste Eider bat, Zuriarrain.

Zarautz. Maiatzaren 12a. Zu naiz, ni zara. Literaturia 2019. Enpatia beste galera (heriotza mota) batzuetatik. Miren Ros. AH SB.

Zarautz. Ikastola. Heriotza bizi. Edertasuna. Bizipoza. Olatuz olatu. Bejondeigula!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07