blogak

Arinduz

Udazkenera begira: Eredu bat, zor historikoa eta gomendatutako liburu bat

045Errenteria-Orereta da eredu hori, “S(u/a)minetik bakera” proiektu honetan ‘zortzimilako’-tzat hartzen duguna, leku ezin aproposagoa delako geure aportazio xumea konpartitzeko. Irail honetan herri horretan gauzatu dute azken keinu miresgarria, Julen Mendozak eta Jose Miguel Cedillok publikoki egindakoa. ETAk Astigarragako Benta inguruan eraildako poliziaren seme batek, Jose Miguel, eta Julen alkateak bat egin dute eta azaldu dute ahal dela. Maila txikian eta lan handiarekin, baina posiblea da.

Zor historikoa, aldiz, dosi txikian ere kitatzeari ekin dio Frantziako estatuak Aljeriako biktima batekin hilabete honetan. Emmanuel Macron presidenteak onartu du estatuaren ardura Maurice Audin independentista aljeriarraren torturetan eta ondorengo heriotzan 1957an. Inoiz ez da berandu, urrats bakar batekin hasten dira ibilaldi guzti-guztiak.

Gomendatutako liburua, bestela, “Mejor la ausencia” (Edurne Portela) da. Euskal gatazkaren islada gordina, eleberri eginda. Hainbeste inpaktatu nau, hurrengoari ekin diodala (“El eco de los disparos“). Gomendio baten partez, bi.

Eta mendira itzulita, eta zortzimilakoen zain, Adarra eta Korosti zain ditugu udazkeneko hurrengo asteetan: Urnieta urriaren 30ean eta Legazpi azaroaren 12an. Baketik erakundeak antolatua izango da, Inesa Ariztimuñoren (“Adiorik gabe“) eskutik.

Amaitzeko, irail honetan bi ekitaldi aipagarriren lekuko izan naiz Debagoiena eskualde maite honetan: Batetik Shot! estudioaren (Iñaki Bengoa) aldeko kontzertu itzela Arrasaten (Keu Agirretxe, Ruoer Ordorika, Petti, Ines Osinaga, Huntza, …). Iñakirekin (argazkian) grabatu genituen Olatz Etxabe eta Sandra Carrascorekin  elkarrizketak SBrako, Bestetik, obra honetan (eta “Aulki Hutsak”-en) gure ekoiztetxea den Arteman ikus-entzunezko kooperatibak 15 urte bete ditu eta ospakizun ederra antolatu zuten Aretxabaletan.

Bizi gara!

Info+: SB ikuskizuna herriz herri ikusteko aukera

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07