blogak

Arinduz

SB Lasarten

VillaMirentxuEspainiako Futbol Mundu Txapelketaren urtea zen, Valladolidera bizitzera joan ginenekoa. Etxe dotore horietan ez ginen euskaldun bakarrak, familia bat baino gehiago hara mugitzen joan ziren Lasarte aldetik, “Michelin” fabrikako kargudunak buru. Gogoratzen naiz iritsi berriko neskato batzuetaz, txikiak, gazteleraz oraindik ez zekitenak. Hiru urte lehenago ETAk atentatu zuen lantegiko enpresari baten aurka eta baita eraikina beraren kontra ere. Valladoliden ere “Michelin” planta bat zegoen, beraz babesleku bihurtu zen pertsona horientzat. Nolabaiteko babesleku zen bezala gure familiarentzat ere.

Datorren asteazkenean SB eskainiko dugu Lasarten, Villa Mirentxun (argazkian). Urte mordoa pasatu dira 1982tik, 37 izango dira laster, gurasoen bi aulki hutsak ditut orain, besteak beste. Nire seme-alabek ez dute Valladolid ezagutzen. Gazteleraz ez zekien neskato horietako batekin, bizitzaren karanbola eder horietako batengatik, hitz egin nuen telefonoz duela urte bi. Hogeita hamapiko urte ditu orain. Ez dakit seme-alabarik duen, edo esan bazidan ez naiz gogoratzen. Eta baldin baditu, ez dakit Lasarte ezagutuko duten. 

Lasartearra zen terrorismoaren lehenengo biktimatzat hartzen den pertsona, Begoña Urroz, adinez ia 2 urte zeukana. erakunde ezezagun batek Donostian ipinitako bonba zela-eta. Lasarten erail zuten Miguel Angel Blanco. Lasartekoak ziren edo bertan bizi ziren edo bertan hil zituzten Antonio Huegun, Marcelo Garciandía, Jose Javier Urritegi, Alfonso Morcillo, Froilán Elexpe, … 

Bertakoak dira Julio Olaizola Errealaren urrezko garaiko futbolaria, Rafa Diez LABeko sindikalista, Joseba Tapia trikitilaria, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”Harkaitz Cano idazlea, Aiora Zulaika “Pirritx”, Maialen Chourraut piraguista…

Info+: “Memoria partekatu baterantz: 1956-2018 Lasarte-Oria”.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07