Donostian antolatutako ICIC 19 (International Conferenece on Integrated Care) nazioarteko biltzarraren jarraipena izan zen apirilaren 4ko topaketa. Deusto Health-etik koordinatuta, mahai inguru batean gure ibilbideak konpartitu genituen sei komunitate errukitsutatik: Patxi del Campok Gasteiztik, Julio Gomezek Santurtzitik, Naomi Hassonek Getxotik, Marcos Lamak Iruñeatik, Cristina Castillok Sevillatik eta neuk Zarauztik. Goizeko jardunaldian, Inverclydetik (Eskozia) eta Isle of Manetik (Ingalaterra) ere parte hartu zuten eta bideak zabaldu genituen nolabait eta noizbait harremanetan jarraitzeko.
Aspaldiko lankide eta lagunekin biltzea kontu ederra da, nola batek bestearengan eragiteko gaitasuna daukan, eta zeure maisuak eta erreferenteak direnekin mahai ingurua konpartitzea gauza handia da. Geure kasuan, hiru aurrekari eduki ditu ‘Zarautz Herri Zaintzaileak’ ekimenak urte hauetan:
2018ko maiatzean abian ipini ginen Anjel, Jabi, Amaia eta laurok, Zarauzko Udalean eta herriko hainbat eragilerekin batera. Julio Gómez izan zen gure aditu gonbidatua, hain zuzen ere, eta Naomi Hasson ere Bizkaitik etorri zen aurkezpenera. Hurrengo hilabetean, SECPAL 2018 biltzarra baino lehen beste DC masibo batean parte hartu genuen, Donostia, Orio, Gasteiz, Getxo eta Arrasaterekin batera.
Uda pasatu ostean, Myriam Berruete-rekin batera errukia martxan ipini genuen 2018ko urrian, “Etxean ala ospitalean hil” hitzaldi arrakastatsuarekin, ‘Zarautz On’ elkartearekin batera. Eta urtea amaitzeko, abendu bereziki gupidatsua eduki genuen: Alde batetik, Hirune Pellejerorekin (“Proyecto Sé+”) Iruñetik etorria Ikastolan saio bat egin zuena ikasleekin. Eta bestetik, Patxi Izagirre “Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu” hitzaldiarekin Antonianon.
Amaitzeko, pasa den astean Eva Bilbao eta Agustin Erkiziak (“Biziraun” elkartetik) herrian emandako hitzaldi mamitsua suizidioari buruzkoa aipatu genuen. Baita datorren hilabetean Zarautzen aurkeztuko dugun obra eszenikoa dolua eta indarkeriari buruzkoa, “S(u/a)minetik bakera” geurea.
Donostiako jardunaldia borobiltzeko, San Telmo museoan “Heriotza, ante la muerte” erakusketa interesgarrian bisita gidatua egin ziguten. Eta, amaitzeko, “Comunidadades compasivas: creando entornos y personas compasivas con las personas al final de la vida” hitzaldia eman genuen Maider Grajales, Naomi Hasson eta hirurok.
Nolabait, apirilaren 4ko jardunaldi honek jarraipena eman dio lehengo matxoaren 21ean Donostian ere izandako jardunaldiari, “Humanización y digitalización: nuevas perspectivas para la calidad asistencial” izenburukoa eta AKEB/AVCA erakundeak antolatutakoa. Bertan, Amaia Arce geureak eta Naomi Hassonek parte hartu zuten.
Sareen sarea ehunduz.