blogak

Arinduz

MMXVII

EDURRAUrtarrilean bake jendeari entzuten egon nintzen Gehartan bertan balea agertu zen herri horretako moilan. L. hil zen Arrasaten 90 urterekin.

Otsailean bi urte bete ziren ama hil zenetik. Umeekin batera, “La la land”  ikus-entzun ahal izan nuen azkenean, Modelon.

Martxoan lehenengo Death Cafea antolatu genuen Zarautzen Amaiak eta biok, Gipuzkoako lehendabizikoa, HUCI-ren mugimenduaren eskutik.

Apirilean gatazken aurrean artearen ikuspuntuak jaso nituen Iruñean. SB, hezurmamitzen hasita, iragarri genuen. Aiorak 8 urte egin zituen.

Maiatzean Pellok 11 urte bete zituen, eta egun berberean Aitajauna hil zen Araotzen. HUCI-ren hirugarren jardunaldira joan nintzen AH aurkeztera, Granadara. Juanjok, bestela, “Poz aldrebesa” argitaratu zuen.

Ekainean urteko lehenengo Galeusca egin genuen Sakana aldean, Beriain mendira igota. Halaber, 30. urteurrena gogora ekarri zuten Bartzelonan Hipercorren atentatuagatik. Gainera “El comensal” eleberria irakurri nuen. Eta MK hil zen Bergaran.

Uztailean Las Palmasen egon nintzen Nuriarekin, gure aulki hutsekin alde batetik eta bestetik Kanariar Uharteetan lehenengo aldiz antolatu zen Death Cafean parte hartzera. Hilaren amaieran Frantzia guztia, Belgika eta Alemaniako iparraldea zeharkatu genituen laurok autokarabanarekin, eta Arbejdsglaederen herrialderaino iritsi ginen. Hamar urte betetzen ziren aita hil zenetik.

Abuztuan “Kingdom of Olives and Ashes” liburua irakurri nuen, baita Where the mountain casts its shadow eta Matters of life and deathere. Maiderrek urteak egin zituen. Bilbon, Aste Nagusia, jakina.

Irailean bigarren Galeusca (XV. asanblada) burutu genuen Jazetanian

Urrian urteko hirugarren eta azken Galeusca Aloña aldean, bigarren DCa Zarautzen eta AH Orion. Ur handitan ibili ginen bete-betean. Borobiltzeko, errepublika baten jaiotzaren lekuko izan ginen Reusen (Baix Camp). SECPALen jardunaldietan gertatu zen.

Azaroan urteak bete nituen eta jaiolekuan ospatu genuen, Burgosen. Arinduzeko

 

 



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07