blogak

Arinduz

Lehoinabarraren aztarnak

IMG_20191210_194758Doluak pluralean datozen prozesuak dira. Galera bakar batek inguruan eragiten duena ez da emaitza bakarra eta berdina. Inguruan zenbat pertsona egon, hainbat dolu eragin. Bakoitzak bere moduan kudeatzen du emozionalki eta arrazionalki.

Andoni Ormazabalek berba egitearen aukera hartu zuen Xabier anaia hil zenean Himalaietan, Nepal eta Tibeten arteko mugetan, Cho Oyu mendian. 2004. urteko urria zen. Eta hurrengo urtean dokumental batez erditu zen (bai, gizonok ere haurdun gelditu gaitezke): “Lehoinabarraren aztarna”. Aspaldi-aspalditik ikus-entzun nahi nuen, eta atzo Bilbon azkenean iritsi zen unea, Mendi Film Festival-aren barruan. Bejondeigula aretoa bete genuenoi.  

Batzuentzat ez zen lehenengo aldia, noski, Andonirentzat adibidez. Baina zirrara hor zegoen, nabarmen, Jabi BaraiazarraEtxeko bi eduki zituen publikoaren artean Andonik. Anaiak parte hartu zuen dokumentalean bere garaian, baina ez ziren animatu ez bera ezta arreba ere solasaldian ateratzen. Euren amak oraindik ez du ikusi ikus-entzunezkoa. Bakoitzak bere moduan eramaten du, bistan da. Batzuetan urteak eta urteak behar dira. 

Argi dagoena da elurretako lehoinabarraren aztarna ez dela bakarra izan, singularrean, baizik eta pluralean. Xabi ezagutu zutenentzat pluralean, baita ezagutu ez genuenontzat ere.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07