blogak

Arinduz

Iruñea zurekin

pamplona-verano-400x300Udan bete-betean, Iruñetik burura datozkigun irudi tipikoak eta topikoak jendez betetako plazak eta kaleak izaten dira, zuriz jantzitako pertsonak eta zezenak kalean gora eta behera (ai-ai-ai-ai!). Azken urteotan, tamalez, bestelako irudi ez hain festiboak eta alaiak jaso ditugu, sexu eta indarkeriarekin lotutakoak.

Hiriak, alabaina, bestelako taupadak jasotzen ditu uda osoan zehar. Ez San Ferminek ezta bestelako santuk ere ezin dute ebitatu gaixotasunek aurrera egitea, pazienteak ingresatuta egotea festa kalean dagoen bitartean eta, unea iristen denean, jendea hiltzea, uztailean izan edo abuztuan.

“Pamplona contigo” ekimenak, hain zuzen ere, kontzientzia hori piztea du helburuen artean. Komunitate errukitsuen sarean sartuta, egitasmoen artean “Proyecto Sé+”  guztiz azpimarragarria dute: Eskolan zelan txertatu hauskortasun eta heriotzaren errealitatea, aitatxi eta amatxirekin lotuta ez ezik, beste edozein pertsonarekin ere, ikaskideren bat ere barne adibidez. Sare berean txertatuta, gure komunitate errukitsutik saiatzen ari gara eurekin elkarlana egitea 2018-19ko ikasturterako, hemen Zarautzen.

Irailean, bitartean, Nafarroako Unibertsitateak antolatu du “Gaixotasun aurreratu eta terminalean zainketa eta laguntza” izenburuko udako ikastaroa, Maria Arantzamendik antolatuta. Bertan egongo naiz ni ere geure aulki hutsekin. Ikastaroa prestatzen ari diren  modua kontuan hartuta, ondo bakarrik atera daiteke.

Udan bete-betean, Zarautzetik jendeari burura datozkion irudi tipikoak eta topikoak hondartza, surflariak, izozkiak eta Argiñanoren jatetxea dira. Herriak, alabaina, bestelako taupadak jasotzen ditu uda osoan zehar…

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07