blogak

Arinduz

Heriotza Mexikon

deathmexicoEgun hauetan Nuria Vega psikologa, tanatologa eta lagun kanariarra Mexiko aldean egon da, Gabonetara begira eta denok ditugun aulki hutsak kontutan hartuta han doluari buruz hizketan. Pixkanaka argazkiak, audioak eta testuak konpartitzen dabil (eskerrik asko Nuria!).

Izan ere, Domu Santu eguna zelan ospatzen duten ikusteko, entzuteko eta sentitzeko modukoa da. Ana María mexikarra hasi da Death Kafeak antolatzen geurean, Portugaleten, eta hango irudiak elkarbanatu ditu egun hauetan ere (eskerrik asko, Ana María). Aurten, eguna Sorian pasatu dut, eta arimen inguruko ikuskizun sotila baina ederra dastatu ahal izan dugun familian. Baina 2001ean Tijuanan igaro nuen azaroaren 1a eta, bai, merezi izan zuen.

Mexikotik datozkigunak zatiak baino ez dira, norberak interpretatzen dituenak. Herrialde guztietatik jasotzen duguna bezala. Topikoak eta arinkeriak sarritan. Eta sumina tarteka, indarkeria gordina, dolu kolektiboa, samina. Narkoterrorismo kontzeptua ere sortu dute bereziki Kolonbian gertatu zena eta Mexikon urte hauetan gertatzen ari dena definitzeko. Feminizidioak Ciudad Juárez eta DF hirietan, Guerrero, Michoacán, Chihuahua, Jalisco eta Oaxaca estatuetan. Ayotzinapako ikasle desagertuak.

Hemen Jorge Reyes musikari mexikarrak 1986an egindako diskoa arimen omenez, “Comala”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07