blogak

Arinduz

Grabaketei ekiteko prest

DSC05578Askatasuna berreskuratuko dugunean, bistan da, mendira itzuliko naiz irrikaz. Bien bitartean, etxe barruko arrastatzeak bere fruituak eman ditu dokumentalerako, hala gidoia sendotzeko eta aberasteko, nola soinu-bandari ekiten hasteko.

Aste honetan, ekoiztetxearen eta partaideen eskuetan gelditu da gidoiaren zirriborroa. Grabaketei ekin baino lehen, pozgarria eta lasaigarria da egituratua edukitzea elkarrizketen nondik-norakoak. Pozik nago, halaber, protagonisten artean topatutako loturengatik, datu eta data batzuk bat egiten dutelako. Jakinda, gainera, grabaketek beti ekartzen dituztela ustekabe onak, are gehiago aberasten dutena proiektua. Mamia, alde batetik, eta bestetik azala: soinuak eta irudiak. Hor sartuko da teknikarien magia, horren zain nago.

Hiru ataletan joango da banatuta hirugarren dokumental hau: “Mendian hil”, “Etxean ala ospitalean hil” eta “Mendian bizi. Hirian bizi”. Laugarren atala, berriz, epilogo mamitsua izango da, dedikatoria berezi batekin. Momentuz horrela.

Ortzemugan, Mendi Film 2020ko egunak zehaztuta ditugu, abenduaren 4tik 13ra. Bertigoa ematen dit, ezin uka, baina estimulua ezinhobea da aldi berean.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07