blogak

Arinduz

Gorri-berdea

gorriberdeaSangre y tierra dokumentala aurkeztu zuten atzo Donostian, Europan egindako biraren barruan.Odolaren gorria eta lurraren berdea uztartzen dituzte Caucako departamenduan kokatutako lan hau, Nasa herriaren ibilbide historiko gatazkatsua islatzen duena, “Nasa significa humano” proiektuaren barruan. Kolonbiako bake prozesuan egindako aportazio honek beste lan erraldoi bat ekarri dit oroimenera, kolore jolas berekoa.

Izan ere, “Verdes valles, rojas colinas” beste gatazka politiko baten isla da, Getxoko herrian zentratutakoa baina gure Herri osoa sinbolizatzen duena. 2005ean Ramiro Pinilla idazle getxoztarrak argitaratutako trilogia mardul erreferentziazkoak barne hartzen ditu hiru liburu, La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro. Aspaldian irakurtzeko gogoa berpiztu zait, eta akaso momentu egokia da horri ekiteko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07