blogak

Arinduz

Goizalde

amanecer-en-zarautz1-640x640x80Ipuin baten hasiera ematen du, baina benetako hiru ahizpa ziren Goizalde, Argiñe eta Eguzkiñe. Lehenengoa atenditzea tokatu zitzaidan, bronkioetako gaixotasun kroniko batekin. Betaurreko lodi-lodiak janzten zituen, gutxi ikusten zuenez, eta entzun ere gutxi egiten zuen. Aurkako faktore asko zituen, baina alde ere hainbat. Oso ondo zainduta zegoen hasteko. Dementziatuta dagoen ahizpa batekin eta zaintzaile batekin bizi zen, eta hirugarren ahizpa eurekin adi zegoen, Kontsultara ia-ia ez zuen hutsik egiten hirugarren ahizpa, behintzat. Eta alde zeukan Goizaldek beste puntu bat, irribarre eder hori, arnasestu guztien gainetik.

Aspaldian ez zen etortzen kontsultara, gaur jakin dut bere heriotzaz. Dementziadun ahizparekin kezkatuta egon da azken asteetan, gauzak zer diren. Beste rokero (bergarar) zahar bat hil da etxean, sekula hiltzen ez direla esaten duten arren. Poliki badoaz. Urteak dira ezagutu ginela, eta hilabete hauetan gainbehera, egia esan,  ez da motela izan.

Bitxia da, halaber, hiru alabei argiaren inguruko izenak ipini izana.

Argia, badatorrena eta badoana.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07