blogak

Arinduz

Death Cafe Euskadi

ElurraBilboOrain dela 6 urte abiatu zen HUCI mugimendua Madrilgo ospitale batetik mundura, zainketa intentsiboak humanizatzeko ekimen iraultzailea, Gabi Heras buru. Azken urteotan ezagutu dudan sare interesgarrienen artean dago, zalantza barik, eta Granadako jardunaldietan parte hartzeko eta bertatik bertara ezagutzeko plazerra eduki nuen 2017 maiatzean.

Bi hilabete lehenago, 2017ko martxoaren 23an, HUCIk koordinatu zuen Death Cafe masibo bat aldi berean Penintsulako eta Latinoamerikako 20tik gorako lekuetan, besteak beste Zarautzen (eta Gasteizen, Madrilen, Bartzelonan, …). Hori izan zen Gipuzkoan egindako lehenengo DCa, Amaia Arcek eta biok antolatu genuena. Hilabete batzuk lehenago, Gasteizen, egin zuten lehendabizikoa Euskal Herrian eta espainiar estatu guztian, Naomi Hasson eta Iñaki Saralegui izan ziren aitzindariak.

Hiru urte geroago, 2020ko martxoaren 23tik 27ra, Euskal Autonomia Erkidegoko 20tik gorako tokietan antolatuko dugu DCa, Zarautzen gure herrian ere bai. Eta zoriak ekarri du egun horietan Iruñean ere deitu izana. Gune bat sortu dugu Facebooken eta bertan kontsultatu daitezke egunak eta udalerriak, Death Cafe Euskadi izenekoa. Pozgarria da ekimen hau gure lurraldean zein harrera ona eduki duen antzemateak, eta zenbat pertsona mugitzen ari dira ilusio handiz honen atzetik. Sare mundiala sortzen ari gara.

Azukrerik gabe.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07