blogak

Arinduz

Buesarena

sarabuesaPello semea eta biok Baskoniaren partidak ikustera Gasteizera joaten hasi ginenean, galdera oso logikoak egin zizkidan: “Buesa Arena… Aita, eta nor zen Buesa?”. “Eta bere izena ipini zioten pabilioiari saskibaloi zalea zelako?”.

Fernando Buesaren kirol zaletasunei buruz gauza gutxi dakit. Interesgarriagoak iruditu zaizkit bere bi alaben ibilbideak euren aita ETAk erail osteko dolu urteetan. Batez ere elkarbizitzaren norabidean egindako deklarazioak. Baina definitiboa iruditu zait Gonzalo Britok haren blogean idatzitako artikulua: “El amor como posición existencial: La fuerza compasiva de una víctima de ETA”. Bideo batean, Sara Buesak emozioetatik aztertzen du bere dolua zelako izan zen, nola eman zion buelta hasierako mina, amorrua, beldurra eta traumari. Oso kontzeptu eraikitzaileak azaltzen ditu: Bigarren aukerak eta presoen bergizarteratzea. Errukia benetan zertan datzan. Zer den konpartitutako jendetasuna. Zer diren begirada gupidatsuak:

“Habían también otras miradas, y esas son las que grabo a fuego: miradas cercanas, tristes y serenas, cálidas y firmes, que conectaban con mi dolor, que me insuflaban fortaleza y me hacían sentir arropada en mi dolor”.

Britok konpartitzen du, halaber, mundu mailako bi ekimen mamitsuak: Alde batetik, “Daughters for life” (Israel-Palestina), eta bestetik “Amy Biehl Foundation” (Hegoafrika). Biek ala biek jorratzen dituztelarik indarkeriaren osteko beste erantzun posible batzuk, mendekutik kanpokoak. Bake hezkuntzaren eta errukiaren (bere zentzu osoan) aldekoak.

Pellori beste asunto hauek guztiak orain ez zaizkio interesatuko gauza handirik, baina Aiora eta bera zeozer entzuten ari dira etxean azken urte hauetan. Herenegun arte zer gertatu den hemen jakin behar dutelako.

PD.- Datorren igandean “360 grados” telebista saioan (ETB2) erreportaje bat eskainiko dute: “Hijas del silencio” (Marta Buesa, Naiara Zamarreño, Ane Muguruza, Maria Jauregi, Sandra Carrasco, Inés Núñez eta Maider García).

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07