blogak

Arinduz

Borreroaren milaka aurpegiak

frankismoaren biktimakBegiratu argazkia. Nortzuk ziren aurpegi horiek guztiak? Zer izan ziren, borreroak? Edo biktimak? Dikotomien munduan rol bakarra ematen diogu jendeari, eta horrela sailkatzen ditugu besteak. Logika militarra da, garaipena ala bakea, zer nahi dugu?

Ondo gogoratzen dut ETAk Sallent de Gállego herrian egindako atentatua (2011). Zenbat euskal mendizale ez ote dute lagundu, erreskatatu edo salbatu Goardia Zibilaren mendiko brigadek Huescako Pirinio hartan azken hamarkadetan? Dozenaka, ehundaka? Atentatu hartako bi hildakoen senideen aurpegira begiratu eta inork borreroetaz hitz egin al dezake?

Torturatutako borreroak ez dira biktimak, nahiz eta ETAkoak izan? Mendekua. Hildako “borreroak” zer dira? Gupidarik eza. Eta Alzheimerrak jotako diktadoreak? Begia begi truk. Minbiziak hildako hiltzaileak? Karmak ekarritakoa. Milaka aurpegi.

Gaur, ETAk berak, beste aurpegi bat erakutsi digu. Aurretik beste urrats batzuk eman eta gero, orain arte inoiz egin ez zuena egin du. Barkamen eskaera, sufrimenduarekin enpatia, eragindako saminaren onarpena, akatsen aitormena, begirunez, zinez. Milaka aurpegi.

Igandean “Viaje al final de la noche” antzezlana Baluarten, Iruñean, Proyecto 43-2 konpainiaren eskutik. Eta asteazkenean, “S(u/a)minetik bakera” geurea Zabalotegin, Bergaran.

Orain dela 25 urte argitaratu zuen Negu Gorriak-ek, aditu askoren arabera, haren diskorik hoberena.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07