blogak

Arinduz

Beheko Larrainetik manifestu bat

mirentirapuMaite Tirapu Goikoetxea aktoresa eta iruin-alaba da, eta “Beheko Larraine” izeneko antzerki konpainia abian ipini du Lekunberrin. (Bai, Gorka Urbizuren herrian).  “Atte hil aurretik” izenburu iradokitzailea duen antzezlana izan zen lehena, familiako sekretuak, hutsuneak, baserriko giroa, belaunaldiz belaunaldi transmititutako baloreak, ondare ideologikoa, … Duela pare bat urte biran ibili zirela irakurri dut, berandu.

Baina garaiz egon gaitezke bigarren proposamena ikus-entzuteko, “Manifestu bat”. Abenduan ekin dio ibilbideari Nafarroako Erresuman, “Keinu leihoak” zikloan, Irurtzunen eta Lesakan (bai, nire arbasoen herrian). Iaz. Pertsonaia bat, hiru ahots, herri ttipi batean. Bizitzaz eta heriotzaz. Obsesio batez. Gaizka Sarasolak idaztitako testu batean oinarrituta, Maite Tirapuk antzezturik. 

Aurten etorriko direnen zain geldituko gara ba. 

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean …”

Info+

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07