blogak

Arinduz

Barkamenaren mendekua

barkamenarenmendekuaBarkamenaren kontzeptuari beste modu batez begiratzeko bidea. Indarkeriara, gizakien arteko gatazketara eta errukira hurbiltzeko saiakera ona. Liburuaren izenburua bera mundiala iruditu zitzaidan. Lau istorio kontatzen ditu: Barbarin ahizpa bikien istorioa, euren arteko lehia, gorrotoa eta gupidaren arteko sokatira. “Mademoiselle Butterfly” da bigarrena, opera famatuak bezala gizon boteretsu eta emakume apal baten arteko maitasun istorio ezinezkoarekin. Hirugarrena, “Barkamenaren mendekua” bera, kartzelan dagoen serial killer eta bere biktima baten amaren arteko harremana islatzen duena. Laugarrena, azkena, armada nazian ibilitako agure eta neskato baten arteko topaketarekin.

Éric-Emmanuel Schmitt idazle frantziar-belgiarrarenak dira halaber Monsieur Ibrahim et les Fleurs du Coran (2001) eta Oscar et la Dame rose (2002). Lehenengoarekin egindako pelikula erabat gomendagarria da, eta bigarrena ere zinemara eraman zuten arrakasta gutxiagorekin. Hala ere, jorratutako gaiak oso interesgarriak dira: minbizia haurtzaroan, isiltasun konspirazioa eta erlijiotasuna. Azken puntu honekin lotuta, erlijioaren alde ilunarekin zehazki, sexu indarkeriaren kasuak agerian gertatzen ari diren aro honetan, gomendagarria iruditu zait “Piztiak” artikulua, Goizalde Landabasorena.

Barka itzazu eragozpenak.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07