blogak

Arinduz

Bake mezuak

zeanuriedurragazEguberria urteko garai aproposa izan da bakea, justizia, maitasuna eta beste hitz higatu batzuk zabaltzeko. Neurri batean hala da oraindik, kontsumoaren erlijioak eta klima aldaketak Gabonak ondo desitxuratzen dituzten arren.

Egun hauetan iritsi dira azken bi ahalegin baketsu handiren fruituak, “Memoria partekatu baterantz”: Andoainen eta Arrasaten. Errenteria izan zen udal guztien artetik aitzindaria eta eredua, eta atzetik datoz tantaka beste herri batzuetako ekarpenak. 

Modu pertsonalean ere, eraikuntzaren alde apostua egin dute aspaldian Ane Muguruzak eta Rosa Lluchek, eta aste honetan berriro eskaini digute Gabonetako opari moduko bat, zubigintzaren aldeko aldarria.

Gaur SBren 2018ko azken bake mezua eskainiko dugu Zeanurin (Arratia). Elurrik gabe baina izpiritua mantendu nahian: gu guztion aulki hutsak gogoan eta bihotzean. Zubiz zubi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07