blogak

Arinduz

Arrano buruzuria

BaldEagleIngelesezko izena gora-behera, ez da arrano burusoila, buruzuria baino. Ipar Amerikako hegazti harrapari hau arrantzalea da nagusiki eta, desagertzeko arriskuan egon bada ere, haren presentzia egonkortu egin da Alaskan, Kanadan, Quebecen eta AEBetan.

Biziminaz zoritxarraren aurrean idatzi nuen duela 4 hilabete, abenduaren hondarretan ezagutu nuen bizilagunaren istorioak txundituta. Hitz jokoa eginez gero, “bald eagle”-tik “bold eagle”-ra pasa gaitezke. Burusoila. Ausarta. Kementsua. Natura sendagaia izan daitekeela gogorarazten digun artikuluan, Felix Zubiak aipatzen zuen oinarrizko puntua: Gizakiok ondo sentitzen gara naturan animaliak garelako finean.

Animaliak. Arranoak. Arrainak. Basoan, itsasoan edo lur azpian. Bizilagun buruzuriak. Herri zaintzailea, errukitsua, gupidakorra. Zarauzko geure ekimenak urtebetea egin du, urtebete bizitzaren amaieraren gaia gizarteratzen.

Zeuri dedikatuta, J.

 

Info+: Diario Vascon.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07