blogak

Arinduz

Ama

AmaAutobiografikoak diren liburuak gustatzen zaizkit, benetako istorioak eta benetako sentimenduak. Jose Ignacio Carnerok liburu honetan kontatzen diguna immigrazio istorio bat da, lehenik eta behin, Galiziatik Euskal Herrira egindakoa, Bizkaira, Ezkerraldera, Portugaletera (Errepelegara?). Klase kontzientzia, PSOE, Labe Garaiak, Athletic, punka, zaldi urdina, ETA,…

Baina osagai hauen guztien gainetik, dolu istorio bat. Semeak amarengatik sentitutakoa, heriotza baino lehen hasitakoa, hauskortasun lehenengo zantzuetatik. Ez egindako gauzengatik damua, bai eta egindako batzuengatik ere. Erru sentimenduak, baina horren gainetik maitasuna, zalantzarik gabekoa. Esker ona. Eta barkatua izateko beharra. Doluaren zereginak. Amaren ahotsa eta pasadizo biografiko ezezagunak. Amaren Jaungoikoa.

Laster 5 urte izango dira geure ama hil zela, eta antzeko bizipenak konpartitzen ditut liburuaren egilearekin. Kokapen geografikoa ere oso familiarra dut. Laguntzen duten liburu horietakoa da hau. Eta maitatzeko apologia egiten duena. Blog honetarako oso aproposa, gomendio moduan, Gabonak igaro berritan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07