blogak

Altzoa

Ogia egiten ikasi dugu!

Pozik gaude. Adin batetik aurrera gehiago preziatzen dugu gauza berriak egiten ikastea; egunero zerbait ikasten jarraitzea… Eta pasa den astean ogia egiten ikasi dugu! Bueno, hobe esanda, ikasten jarraituko dugu, entrenamenduko ogi bakoitza egin ahala… Baina hasierako emaitzak ez dira batere txarrak izan. Beraz, bai: Altzoak badu bere ogia eta pozik gaude! Momentuz etxekoontzat da soilik, baina laster berton ostatu hartzen duten guztientzat eskainiko dugu gosaritan zein afaritan. Eta gero, gerokoak.

EHNE-Bizkaiak hilero bidaltzen dizkigun formakuntzarako aukeren artean egon da ogia egurrezko labean egiteko goiz bateko ikastaroa. Doan egin ahal izan dugu, gainera. Zeberioko Aresandiaga auzoko baserri-errotan erakutsi digu ogiaren mamia IƱigo Larizgoitia Txatok. Eta goiz osoan ikusi, entzun eta ikutu duguna apunteetan ere eman digu. Jakintza partekatzea lako gauza ederrik, gutxi! Eskerrik beroenak berari eta sindikatuari ere aukera honengatik.

Orain dator benetako ikasketa: ogia egin eta egin, bere bizia ulertu eta geure eskuetan barneratu jakintza hori.

Ama legamiarekin eta urun garbiekin eginiko ogiak ez du inolako zerikusirik ogi industrialekin. Gure aho sapaiak eta gure hesteek ere segituan igarri dute. Beraz, ikasten jarrai dezagun, benetakotasuna gure eguneroko ogia bilakatuz.

Hona pausoz pauso gure lehen ogiak:

1.- Bezpera arratsaldean premasa egin dugu, ama legamia, ura eta uruna erabiliz.

2.-Urun, ur, premasa eta gatzez dena ondo amasatu eta atsedena hartzen utzi dugu.

3.-Egurrezko labea 250 gradutan prest izan dugu, eta 45 minutuz egosi dugu.

The post Ogia egiten ikasi dugu! appeared first on Altzoa Ostatua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07