Ateak zabalik dauzkan baserria da Goiogane, Altzoa da gure proiektuaren izena eta izana. Eta altzo horretan, ostatu eta atseden nahian datozenekin batera, lekua daukate jakin minez datozenek ere.
Gaur oso gustura jaso dugu Musikorta audio gunean Elgoibarko IMH Institutuko ikasle eta irakasleen bisita. Soinuaren oinarrizko jakingarriak partekatu ditugu, eta soinu hori lantzeko erabiltzen ditugun gailuak ikusi, entzun, ikutu eta saltseatzeko aukera egon da. Batek daki, akaso etorkizuneko soinu teknikariren baten jakin minaren tekla ikutu dugu gaur!
Aintzinako behi eta txahalen korta Musikorta da gurean azken urteotan, eta ateak zabalik dauzka sartu nahi duenarentzat: musika sortzera, grabatzera, probatzera, galdetzera… Deitu edo idatzi konpromiso barik!
The post Elgoibarko IMH-koen bisita Musikortan appeared first on Altzoa Ostatua.