blogak

Altzoa

Badator bor-bor, bizi ziklo berria

Iaz ez genuen benetako udaberririk izan. 2017ko azaroan euritan hasi eta iazko ekainera arte ia atertu ere ez zuen egin… Lizundu zitzaigun azala ere. Eta buruhausteak izan genituen lurra lantzeko, dena basa, dena bare-barraskilo, dena ur…

Aurten ifrentzu goxoa izan dugu. Benetako negurik ez, eta otsaila zein martxoa harrigarriki epel eta lehor joan dira (jada ez ginateke harritu behar, baina tira). Iaz egon ez zen udaberria eta aurtengoa, biak batera loretan lehertu direla dirudi.

Astia izan dugu lurrak garaiz ongarritzeko, kareztatzeko, mugitzeko. Eta urteko lehenengo landaketak egiteko ere bai. Badator patata; lurra ondo hartuta dago kipula, eta idarrak hasi dira lekatzen. Hau oparia!

Hator eta goza! Probatu ez duenak, ez daki zer den hau… Bizi baratzea!patata landare txikiak baratzanurazak eta tipula gorriak ortuan

idarrak loran

jazmina eta beste lore batzuk Altzoan

The post Badator bor-bor, bizi ziklo berria appeared first on Altzoa Ostatua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07