blogak

Allartean

Metaforagintza

JOXERRA GARTZIAK Koldo Mitxelenaren aipu bat erabili izan du sarri:

Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da gizarteko mintzabide eta adierazpidea besterik, gogoetak adierazteko delarik, mintzatzeko eta adierazteko balio duelako; horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, EBAKITZEKO SORTUA delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra.

Bernardo Atxagak xaboiaren irudia erabili izan du, Abdetfattah Kilito irakasle era idazleari hartuta:

Ez baitago beste sekreturik hizkuntza hazi eta lanabes on bihurtu dadin: praktika, erabilpena. Abdetfattah Kilitok dioena kontuan hartuta diot hori. “Hizkuntza -dio Casablancako unibertsitate irakasleak- xaboiaren kontrakoa da: zenbat eta gehiago erabili xaboia, orduan eta urrituago eta xahutuago; hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago”

Joseba Sarrionandiak “Bizitza ez al da oso arriskutsua?” liburuan Ludwin Wittgensteinen analogia gogoratu du:

Gure lengoaia hiri zahar bat balitz bezala hartu ahal da: kale ugari eta plazak, etxe zahar eta berriekin, eta etxeak aldi diferenteetako eranskinekin; periferian, berriz, auzo berriak kale zuzen txukunago eta uniformeagoekin.

Hari mutur asko ditu analogiak. Joko handia ematen du. Baina nekez konta zitezkeen Sarrionandiak bezain ongi:

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07