blogak

Allartean

Mapak eta kartografiak

Mapeoa modako hitza bihurtzeko bidean da: hitz magikoa; totem txiki bat. Mapeoak nonnahi egingo ditugu: herriz herri eta sektorez sektore. Norbanakoak zein entitateak identifikatu… baina sistema baten baitan, betiere eta ezinbestean. Sistema hori kartografiatzea da mapeoa.

Orain dela urte batzuk, goiz bateko formazio-saio bat izan genuen partaidetzan aditua (eta aritua) den Tomas R Villasante irakaslearekin. Mapeoak haiek nola egiten dituzten azaldu zigun: aktore nagusien mapa deitzen diete (mapa de actores clave) eta soziogramak erabiltzen dituzten horretarako. Ez dira balizko eragileen zerrenda hutsak. Grafiko bakar batean aktoreak zein diren eta aktore horiek proiektuarekiko dituzten helburuak, motibazioak eta kokapenak erakusten dituzte.

Komunitate batean proiektu bat gauzatzeko aktiboak agerian jartzea da: aktiboen mapak dira.

Eragileak identifikatu ahala, bi ardatzen arabera kokatzen dira grafikoetan:

  • Batean eragile bakoitzak proiektuarekin duen kokapena adierazten da: erabat aldekoa, aldekoa (baina diferentea), indiferentea, kontrakoa.
  • Bigarrean, eragile bakoitzaren agentzia-gaitasuna islatu behar da: bakoitzaren influentzia; proiektuan zenbatean eragin dezaketen (onerako edo txarrerako)..

Azkenik, elkarren artean dauden loturak islatzen dira: harremanak, gatazkak, aliantzak…

Gogoan dut Villasanteak esandakoa. Mapa horiek era kolektiboan eraiki behar dira; ezin dira bulego batean sortu; izan ere, ERAIKI egin behar dira. Gainera, sortu ahala iraungi egingo dute, helburua ez baita errealitatea errepresentatzea, baizik eta errealitatea eraldatzea.

Egia esan, emaitzak ikusgarriak dira. Denbora laburrean egoera konplexu baten errepresentazio esanguratsua lortu daiteke, errazkerietan eta gehiegizko sinplikazioetan erori gabe.

Tomas R Villasante pertsonaje bat da. Youtube-n bideo pare bat aurkitu ditut, non formazio-lantegi horretan kontatu zizkigunak kontatzen dituen. Atentzioa ematen du zeinen erraz kontatzen duen eta egitea zeinen erraz ematen duen. </div>

<div class=

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07