blogak

Allartean

Kale erabilera, haurren presentziaren arabera

Lehen kale neurketa 1989an egin zen. Hogeita zazpi urte dira dagoeneko. Hirugarren edizioan, 1997an, zenbait berrikuntza egin eta, besteak beste, aldagai berri bat aztertu zen: haurren presentzia, alegia. Geroko neurketa guztietan aztertu da aldagaia, eta oso esanguratsua suertatu da.

2016an ere, haurren presentzia eragin handiko aldegaia dela ondorioztatu da; izan ere erabilera daturik altuenak haurrak eta nagusiak elkarrekin daudenean jasotzen dira (% 19,3) eta baxuenak nagusiak haurren presentziarik gabe ari direnean (% 8,6).

Euskal Herriko datuak dira, baina iruditzen zait honetan ere ezberdinatasun kuantitatibo zein kualitateiboak daudela zonalde soziolinguistikoaren arabera.

Gasteizen % 3,7 da euskarazko kale erabilera. Haurrek eta helduek osatutako taldeetan kopurua igotzen da: % 7,1era, hain zuzen. Nagusiek euren artean (haurrik gabe) ari direnean, %2,4an darabilte euskara, eta haurrak bakarrik (nagusirik gabe) daudenean % 0,9 da erabilera.

Datu harrigarria da. Eta larria. Datuen arabera, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, baina batez ere helduekin. Haurrak euren artean ari direnean erabilera oso baxua da. Bilboko edota Iruñeako daturik ikusteko aukerarik ez dut izan, baina susmoa dut joera ez dela izango oso-oso bestelakoa.

Alde horretatik, esanguratsua iruditzen zait Jaime Altunak iaz Eskola Hiztun Bila jardunaldietan egin zuen balorazioa. Haren ustez, sarritan esan izan da euskararen erabilera haurtzarorekin oso lotuta egon dela, baina azken urteotan arau sozial berri eta arriskutsu bat sortu dugula uste du Jaimek. Kontua ez da soilik euskara haurren hizkuntza izatea. Kontua da haurrek barneratu dutela euskara haurren eta helduen artean ineraktuatzeko hizkuntza dela. Haurrek ikasi dute helduekin euskaraz hitz egin behar dutela, baina euren artean gaztelaniaz egin dezaketela

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07