blogak

Allartean

12 film, hizkuntza aniztasuna maitatzen ikasteko

2019. URTEA hizkuntza autoktonoen nazioarteko urtea denez, Linguapax-ek eta Kataluniako filmotekak zinema ziklo txiki bat antolatu dute Bartzelonan, hizkuntzei buruz gogoeta egiten duten zenbait film erakusteko. Proposamen interesgarria iruditu zait. Oso film ezberdinak dira haien artean, baina funtsean oinarri bera dute: nola edo hala, hizkuntza aniztasuna ontzat ematea eta defendatzea.

Hiru hauek osatu dute zikloa:

  • Le brio – Yvan Attal, 2017
  • Champ d’honneur – Jean-Pierre Denis, 1987
  • Arrival – Denis Villeneuve, 2016

Duela hilabete batzuk ikusitako filma etorri zait burura: Sueño en otro idioma. Bertan, hizkuntzalari gazte bat oihanera iritsi da, hiltzear dagoen zikril hizkuntza ikertzera. Bi hiztun besterik ez da geratzen: Evaristo eta Isauro. Eta, hara non, 50 urte daramatzate haserre, elkarri hitzik esan gabe. Bi agureak adiskidetzen saiatu behar du, hizkuntza gal ez dadin. Youtuben trailer bat ikusi ahal duzue. Hau da erreferentzia:

Pere Mayans irakasle eta soziolinguistak blog bat idazten du VilaWeb plataforman: Blog sobre llengua i societat. Tarteka,  “Pel·lícules per treballar la sociolingüística” izenburuko artikuluak idazten ditu bertan: “soziolinguistika lantzeko filmak”, alegia. Askotariko gai eta egoerak azaltzen ditu: hizkuntza autoktonoak han eta hemen, katalanaren egoera frankismo garaian, Australiako hizkuntzak, Irlandako gaelikoa, Kanada eta abar.

Zortzi idatzi ditu dagoeneko. Honako hauek:

Hortaz, kasik ohartu gabe, hamabiko bilduma osatu dugu. Gehiago bururatzen zaizkizue? Zerrenda osatu nahi baduzue, otoi, erantzunetan utzi proposamenak. Eskerrik asko!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07