blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Zentruak zarratuta

COVID-19 pandemixia dala eta, EAE-ko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialetik etorritako agindua jarraituz, gure aktibidade terapeutikua 15 egunez (gitxienez) etengo dogu. Horretara, jakinarazten detsuegu ABANTE eta AIXEBE fisioterapia zentruak publikuari itxitta mantenduko doguzela gitxienez martzuan 29ra arte. Txandia hartuta dakazuen pazientiei banan-banan jakinaraziko detsuegu, aktibidadiakin barriro hasten garanian abisatzeko konpromisuakin. Honekin batera, eta egoeria pixkat arindu nahixan, etenaldixak irauten daben bittartian email, telefono, Whatsapp edo Telegram bidez gurekin kontaktatzeko aukeria eskaintzen dogu: Aholkua eskatzeko. Zalantzak argitzeko. Etxeko ariketa programak ezartzeko. Zerbitzu hau orokorra da (gure pazientiendako, zein erabilli nahi daben beste edozein pertsonandako), eta dohan izango da. OSASUNA ETA LASAITTASUNA

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07