blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Zaintzailearen zaintza

Manuela sorbaldako minez etorri zen kontsultara. Ohiko prozedurari jarraituz, lehenengo egunean arreta nagusia bere egoeraren analisiari eskaini genion: sorbaldari eta inguruko giltzadurei, bistan da, baina baita bere eguneroko ohitura, lan eta zereginei ere. Horren barruan jakin genuen ama zaharra zaintzen zuela etxean, menpekotasun gero eta handiagoa zuen ama. Pentsa, lehen kontserba fabrikan egiten zituen aldi baterako lanak ere lagata zituen, baita lantzean behin egiten zuen kirol apurra ere. Ama janztea, txukuntzea, gauez gainbegiratzea, hari botikak ematea, jatekoa prestatzea… Horra hor bere egitekoak. Pixkanaka, egun osoa bete zitzaion ama jagoteko lan txikiekin, bere burua bigarren mailan lagata. Azkenean bera ere osasuna galtzen hasi arte. Menpeko senideak jagoten dituzten lagunen kasuek epidemiologikoki aintzat hartzeko maila hartu dute gure gizarte zaharkitu honetan. Hori dela eta, gero eta gehiago dira “zaintzaileen zaintza” sustatzera zuzentzen diren ekimenak, pertsonok izaten dituzten desoreka fisiko eta psikikoei aurre egiteko. Kontuan hartu behar dugu, gainera, menpeko senideak zaintzen dituztenen %95 emakumezkoak direla, eta emakumeen artean botika antsiolitikoen kontsumoa oso handia dela. Ulergarria da, beraz, ekimenotako asko emakumeei espezifikoki zuzenduta egotea. Manuelarekin egin behar izan nuen lehenengo gauza sorbaldako mina tratatzea izan zen, jakina. Saio gutxitan egin zuen hobera, baina mina desagertu gabe; bere egoera egonkortu zenean, eguneroko bizitzan esku [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07