blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Urten neikian

Enpresa gorabeherengaittik, COVID-19 pandemia honetako konfinamendu egoera honetan lantokira juan bihar izaten naiz astian pare bat bidar. Ahal danik eta gitxien urtetzeko, hórrek egunok erosketak egitteko aprobetxatzen dot. Ondarru-Lekitto juan-etorrixan, badakat aukeria mendi bideren baten sartzeko, eta kotxia iñok ikusten ez daben lekuan lagata, mendi buelta bakarti bat egitteko. Speleo kontuak dirazela eta inguruok ondo ezagutzen dittudaz, eta badakitt horrenbeste. Osasun baldintza guztiak beteta, eta iñor arriskuan ipiñi barik urten neikian. Baiña ez dot egitten. Egin neikian, baiña ez dot egitten. Batetik, ez dakatelako arratoi eta katuetan jolasteko umorerik, txarto kudeatutako egoera honetaz diskutitzeko gaitasunik ez daken poliziekin. Baiña, batez be, ez dakatelako oiñaz ibiltzeko aparteko gogorik. Ni ya ibiltzen naizelako; esan dot noiz; astian pare bat bidar, badakat hankak astintzeko eta eguzkittan edo eurittan ibiltzeko aukeria. Horregaittik, eta kirolzalia ez naizelako (lehendik be etxatan kostatzen etxian urten barik egotia) ez naiz txarto egoten. Baiña gogua kentzen destana ez da hori. Urtetzeko gogorik ez badakat, batez be, urten ezinda dagozenak goguan izatia da. Kontsolamentu pobria, oso pobria izango litzake neretako XX parajetik YY-ra (ez dot pistarik emongo) gustora ibiltzia, arnasa libre hartzen, korrika eta saltoka nahiko baneu. Jakin badakittelako etxian 12 egun urten ezinda dagozen ume bi zain dakadazela. Eta [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07