blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Urtebetetzeko erregalua

Justo aurreko baten komentau neban, albistegixen eta izperringien azalen atzian datorren hirugarren olatu hori. Ba, hara, aste honetan bertan gure etxian bertan igarri dogu. Ni Lekeittion bizi naiz, ama Eibarren. Osasunez ondo xamar egon da oiñ arte, baiña azken urtian aldapan behera doia: patologia txiki asko, eta larriren bat, COVID-19 larrialdixa dala eta ganoraz tratau ezinda gabizenak. Halan be, oiñ arte aktibo mantendu da, egunero kalera bueltatxo bat egittera urtenda (azkenaldixan etxe pareko plazan; ez gara urriñago allegatzen). Itxialdixa ezarri danetik, ostera, ohetik sukaldera, sukaldetik silloira, silloittik ohera. Pasilluan be ibiltzen da, noski; baiña ez da gauza bera. Harañegun 90 urte bete zittuan, eta nere arrebian, loiben eta zaintzaillian artian ospakizun txiki bat prestau zetsen. Konfinamendua dala eta, hillabete da beste senidiok berakin egon ez garala; bideokonferentziaz egon giñan, eguardixan. Egun politta ospatu zebela kontau zeskuen. Arratsaldian, balkoira bidian txalo madarikatuorrek* egittera zoiala, mokorra hausitta lurrera jauzi zan. Mendaron artatu dabe; osteoporosisakin lotutako frakturia izan ei da (ezin izan dot bisittau). Pertsona nagusixak inaktibo mantentzian gertatzen diran gauzak. Ez dago arrazoi medikorik, epidemiologikorik, ebidentzia zientifikorik, umiak eta zaharrak etxian atxilotuta egotia justifikatzen dabenik. Erabagi arbitrarixua da, bidegabekerixa itzala; hiru aste daroie etxian, eta beste hiru aste (gitxienez) etxetik urten barik [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07