blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Urkatuaren soka

Buruaren ohiko funtzionamendua da: aktibitate bat egiten ari ginela zerbait txarra gertatu bazaigu, gure garuneko nerbio-bideek gauza biak lot ditzakete. Lotura hori egokia izan zein ez izan. Adibidez: imajina ezazue Manolo, tailerrean zama astunak mugitzen aritzen den behargina. Berez, zama astunak mugitzea ez da txarra, kontrara: gure gorputza horretarako egina dago, gure espezieak zama astunak garraiatzen ehunka mila urte pasatu ditu, gaur egungo bizimodu bigun eta sedentariora ailegatu arte: aitona-amonekin pixka bat hitz egitea nahikoa da honekin konturatzeko. Halere, egia da horrelako lana izanik ere, osasun arazoak izan daitezkeela. Esate baterako, Manolori, bere lanpostuan, mugimenduak behin eta berriro egitea egokitzen zaio; ez bereziki astunak, bai ordea errepikakorrak, eta postura jakin batean mantentzera behartzen dutenak. Eguna nekatuta amaitzen du, eta etxera ailegatzean ez du beste ezertarako gogorik, sofan etzan eta telebista ikusten egotea baino. Horretara, hilabeteak daramatza bizkarreko muskuluetan tentsioa pilatzen; are, badira aste batzuk gerrian nolabaiteko karga igartzen duela ere. Baina min horrek bere ohiko bizimodua eragozten ez dionez, ez dio kasu handirik egin. Halako batean, baina, Manolo –bere ohiko lanpostuan, ohiko mugimenduetan diharduena–, makurtu egin da, kaxa bat jasotzeko. Eta jaiki denean, zart! gerrian min handia sumatu du. Hain da mingarria, ezen eseri egin behar izan duen, eta lana [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07