blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Umiak pasiatziaz (aholku tekniko bat)

Artikulu honetan, eztabaidatik kanpo apropos lagako dittudaz, COVID-19 pandemixiari aurre egitteko neurrixon (des)egokittasuna, eta gizartian militarizaziñua. Bixei buruz gauza asko esango neukez, baiña ez oiñ. Gaurkuan, Heike Freire pedagokuak seiñalatutako gabezia larri baten zentrauko naiz: salbuespen egoera honetan umien eskubidiak modu onarteziñian zapaltzen gabiz. Eta gauza garrantzitsuetan lanpetutako gizarte honetan euren burua defenditzeko gaittasunik ez dakenez, pertsona hauen alde urtengo naiz. Ez dot Freirek esandakua errepikatuko (hobe dozue artikulu orijinala irakortzia). Horren ordez, azalduko dot badagozela formak aire libreko ariketa fisikua modu programatu eta seguruan egitteko, COVID-19ko prebentzio neurrixokin bat etorritta. Eta, umiekin legez, bardin balixoko leukie kirola banaka egitteko (Frantzian baimendu daben legez), edo urtetzeko premiñia sentitzen daben edozein pertsonandako. Funtsian, umien hintxablietan erabiltzen dan sistema bera izango litzake: Ibilbide edo jolas-eremu bat zehaztu. Aforo bat ipiñi. Arau batzuk emon: distantzia hau mantendu, hamendik horra juan, hau egin leike, hau ez, hau ezin leike ikutu…etc etc Denpora bat zehaztu. Denporia pasatzian, txilibitua jo: zuek etxera, hurrengo txandia. Jentiak txandak errespetatzen badittu, ondo; bestela, polizia bat ipiñi eta listo. Izan be, pertsona hauek ez ete dabe merezi, gitxienez, txakurrei aitortzen jaken eskubide bera? Bide batez esanda protesta asko entzun dittudaz, txakurrak pasiatzeko atxekixan, kalian denpora “larregi” pasatzen daben jentian kontura. [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07