blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Trigger puntuak

Duela oso gutxira arte (eta oraindik ere, hein handi batean), osagileon artean autoritate argudioa izan da nagusi. Nik fisioterapia ikasi nuen garaian, esate baterako, hainbat teknika horrela ikasi genituen: halakok esana zenez eta jakintsutzat hartu beharra zegoenez, emandako oinarriak buruz ikasi, eta aurrera. Azken urteotan, zorionez, teorien eta tekniken ikasketa arrazonamenduan oinarrituz doa, eta ez da nahikotzat ematen ospe handiko pertsona batek garatua izatea: plausibilitatea eta ebidentzia maila minimoa eskatzen dira, barrena. Dena den, baldintzok betetzen dituen jakintza-korpusa oraindik urri xamarra da, eta, beraz, lehengo sistemarekin ikasitako teoria eta teknika multzo handi bat dago. Horien artean dugu trigger puntuen teoria. XIX. gizaldian, Europako zenbait medikuk (Balfour, Froriep, Strauss) muskuluetan aurki zitezkeen puntu mingarri bereizi batzuk deskribatu zituzten. Halere, trigger izena (euskaraz, “armaren katua edo txakurra“, hau da,”kakoa”) Janet Travell medikuak jarri zien 1942. urtean, deskribapena osatuz: nodulu edo banda gisa sentitzen ziren, haiek sakatzean tik motako erantzuna sortzen zuten, eta eremu batera hedatutako mina (min erreferitua) pizten zuten. Teoria interesgarria eta oso erabilgarria zenez, garapen handia izan zuen; eta arrakastaren topea 60ko hamarkadan heldu zen, Travell AEBetako lehendakariaren mediku pertsonala bihurtu zenean: Kennedyren “korapiloak” askatzeko balio zuenez teoriak, modan jarri zen. Muskulu bakoitzak bere hedapen eredu tipikoa zuen, eta Travellek [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07