blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Terapeutikaren marra gorria

Telebistarik ez zegoen garaian txerpolariak ibiltzen ziren herririk herri. Gai merkeak salduz ibiltzen ziren (janaria, tresnak, botikak…) , eta hitz jarioa erabiltzen zuten jendea liluratzeko. Ezin dugu esan iruzurgile hutsak zirenik: jendeak bazekien haiek saldutakoa ez zela beharrezkoa, baina kontua ez zen salgaia bakarrik, benetako espektakulua haien etorri harrigarria izaten zen. Esaerak zioen bezala, burusoilari orrazia saltzeko gai ziren; hori ikustearren jendeak gustura ordaintzen zuen. Autoengainua ez da, baina, antzinako kontua bakarrik: gaur egunean ere, hortxe ditugu telebistako pressing-catch espektakuluak, erretiratuei ematen zaizkien “erakustaldi komertzialak” edota ordu txikietako teledendak. Fenomeno hau oso interesgarria zaidan arren, ezin dut osasun arloan onartu; eta bazterrotan makinatxo bat txerpolari dabil. Profesionalki kontua argi dago: ekintza terapeutikoa unibertsitatean graduatutako osagileon eremua da; legalki ez dago zalantzarik. Baina kalean gauzak bestelakoak dira: haien zerbitzuak eskaintzen dituzten terapeuta irregularrak nonahi ikusiko dituzu. Publizitatea barra-barra jartzen dute, askotan osasun zerbitzu kolegiatuona baino nabarmenago. Zergatik? Besteak beste, guk arauak bete behar izaten ditugulako: osagile batek ezin du argitaratu “X gaixotasuna sendatzen duenik”; ezin baitu ziurtatu. Izan ere, sendatze-tasa altua duten tratamendu onenetan ere, beti da hobetzen ez den paziente kopuru txiki bat; hartara, gaixotasun hori sendatzen dugula baieztatzea iruzurra litzateke. Administrazioan, osasun publizitatea kontrolatzen duen komisio bat dago, elkargo [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07